Gure egitasmoa
Gure tailerra Usurbilen dago, Hego Euskal Herrian.
Kalitatezko lanak ekoizten ditugu, eta alde hauek kontuan hartzen ditugu objektu bakoitza diseinatzeko eta osatzeko.

Erabilera praktikoa. Etxe eta bulegoko gauzak biltzeko, antolatzeko edo erakusteko modu txukun eta erakargarrian.
Diseinu garbia. Estetika kontu subjektiboa da beti, eta gure gustuei egiten diegu kasu – lerro garbiak eta zehatzak, izkina borobilduak, eta material nobleak lehenesten ditugu. Dena 800 aletara lixatzen dugu, eta, hori dela eta, ukiera leun-leuna aurkituko duzu gure produktuen azaletan.
Ekologia. Saiatzen gara ingurua ahalik eta gutxien kutsatzen, eta iristen zaigun zur osoa aprobetxatzen dugu. Bestetik, ez dugu bernizik erabiltzen, daniar olioa baizik; horrela, produktuen sendotasuna eta, aldi berean, leuntasuna lortzeaz gain, produktu kimiko gutxiago erabiltzen dugu.
