Gure egitasmoa

Gure tailerra Usurbilen dago, Hego Euskal Herrian

Kalitatezko lanak ekoizten ditugu, eta alde hauek kontuan hartzen ditugu objektu bakoitza diseinatzeko eta osatzeko:

 

Erabilera praktikoa. Etxe eta bulegoko gauzak biltzeko, antolatzeko edo erakusteko modu txukun eta erakargarrian.

 

 

Diseinu garbia. Estetika kontu subjektiboa da beti, eta gure gustuei egiten diegu kasu – lerro garbiak eta zehatzak, izkina borobilduak, material nobleak lehenesten ditugu.

 

Ekologia. Saiatzen gara ingurua ahalik eta gutxien kutsatzen, eta iristen zaigun zur osoa aprobetxatzen dugu.